Joan zen ekainaren 11n Arroabean egin zuten Eskola Txikien festaren balorazioa egiteko bilera deitu dute ostiralerako. 18:30ean izango da bilkura eskolako jangelan, eta balorazioa egin ostean, mokadutxoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Herritar orok bileran parte hartzeko aukera izan dezan, haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute 18:00etatik 20:00etara, Barbantxo aisialdi taldeari esker.