Ertxin mendira ibilaldia egin zuten dozenaka lagunek. (Danbolin)
Xabin Etxaide GALek hildako zestoarra omendu zuten atzo hainbat herritarrek. Kalera Kalera dinamikak deituta, Ertxina mendian dagoen Etxaideren omenezko monolitora joan ziren lehendabizi. Ondoren, kalejiran joan ziren Estazioan dagoen monolitora, eta han ekitaldia egin zioten.
1985eko irailaren 25ean hil zituen GALek zestoarra eta beste lau euskal herritar hil zituen, Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan.