Dozenaka zestoarrek babesa erakutsi diote Kataluniako erreferendumari, ikurrinak eta esteladak eskutan, giza katea osatuta. (Maialen Etxaniz)
Zestoako Gure Esku Dagok deituta, giza katea egin dute gaur, urriak 1, herriko plazatik abiatuta. Dozenaka lagun bildu da 13:00etarako Zestoako plazan, guztiak aldarri beraren alde: Kataluniako erreferendumari babesa erakustea eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatzea. Ikurrinak eta esteladak eskuetan, plazatik irten eta bertara itzuli dira kale buelta bat egin ostean. L'estaca kantuaren euskarazko bertsioak girotu du euriak busti duen giza katea, eta doinu horren pean estelada bat osatu dute mosaiko eran, elkartasun giza kateari bukaera emateko.
Ekitaldiaren amaieran Zestoako Gure Esku Dagok hartu du hitza, eta azpimarratu du "benetan larria" dela Katalunian gertatzen ari dena, eta Espainiako Gobernuak "demokrazia kolokan" jarri duela. "Gaurko erreferendumak Kataluniaren gizartearen gehiengoaren borondateari erantzuten dio, bozkatu eta erabakitzeko borondate hori errespetatzea exijitzen dugu", adierazi du Zestoako GEDk.
Hemen eguerdian egin duten giza katean hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157685741116122"]