Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1985eko irailaren 25ean, GALek Xabin Etxaide zestoarra eta beste lau euskal herritar hil zituen, Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan. Hilketaren urteurrenean, Etxaide omentzeko ekitaldiak antolatu ditu Kalera Kalera dinamikak larunbaterako. 09:00etan, Ertxinera irteera egingo dute, eta 13:00etan, kalejiran joango dira monolitora. Han, omenaldia egingo diote.