"Afrikako sustraiak, adar euskaldunak eta fruitu unibertsalen gozamena da Enekora". Hala diote Zestoako soinu banda osatzen duten taldekideek. Kora Izpiak izan zen beren aurreneko lana, eta orain bigarrena kaleratzear daude, Maitatzea nahiago izenekoa. Estudioan sartuta izan dira asten hilabeteetan, disko berria osatuko duten abestiak grabatzen. Oraindik lana egosten ari badira ere, aurreratu dituzte biraren data batzuk. Azpeitian egingo dute aurreneko geldialdia, urriaren 27an, Soreasu antzokian.
Hemen diskoaren grabaketan hartu zituzten hainbat argazki (Enekora):
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide