Erniarraitzek hurrengo astean hasiko ditu bertso eskolak

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 26a

Urria iristearekin batera hasiko du ikasturtea Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Datorren astean hasiko dira bertso eskolekin Azpeitian, Azkoitian zein Zestoan, eta eskoletan izena eman nahi dutenek erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita egin dezakete. Ernairraitzek azaldu duenez, "bertsotan jakin beharrik ez dago bertso-eskolara joateko, bertsozale guztientzat zabalik daude ateak". Honako hau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak matrikulazio kanpainarako prestatu duen bideoa da: https://www.youtube.com/watch?v=FJJPLDAoUuQ  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide