Suku Maya Nepalgoa da, Himalaiako herri txiki batekoa. 20 urte ditu, eta Aizarnan bizi da, Beñat Arrue zenaren familiarekin. Giltzurrunetako gaixotasuna du, eta hura sendatzeko asmoz ekarri dute Arantxa Gurrutxagak eta Pello Arruek Euskal Herrira. "Poz-pozik" bizi dela dio, irribarrea ezin ezkutatuta. Kasualitate batek lotu ditu Suku eta Arrueren familia, 2001ean Nepalen ateratako argazki batek. Istorio horrekin erreportajea osatu du UROLA KOSTAKO HITZAk, eta biharko egunkarian irakurri ahal izango da. Hona hemen aurrerapen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=89mSZwxvjmE
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide