Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa bat jokatu dute gaur eguerdian Zorrotzan (Bilbo, Bizkaia), eta Eneko Otaño beizamarrak Luis Txapartegi aizarnarra kanporatu du txapelketatik. Zortzi kana erdiko ebaki behar izan dituzte aizkolariek; Otañok 16 minutu eta 12 segundo behar izan ditu lanak amaiteko, eta, Txapartegik, 17 minutu eta 52 segundo.
Hona hemen probako argazki batzuk:
(Argazkiak: Twitter: Egurre)