Zestoak aurkeztu ditu denboraldi honetarako osatutako futbol taldeak

Zestoako Hitza 2017ko irailaren 19a

Guztira, sei talde izango ditu Zestoak aurten: gizonen lau eta emakumeen bi.

Zestoako talde guztiak Iraetan. (Danbolin) Joan zen ostiralean aurkeztu zituen Zestoak denboraldi honetan klubean ariko diren talde guztiak. Iraetako futbol zelaian egin zuten aurkezpena, eta, guztira, sei talde izango ditu Zestoak aurten. Gizonen lau talde eta emakumeen bi izango dira aurten lehian. Taldekako argazkiak Danbolin.eus-en ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide