Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru autok talka egin dute gaur goizean Zestoan, 07:10 inguruan, AP-8 autobidean, Irungo noranzkoan. Ez da zauriturik izan, baina hiru kilometroko auto ilarak eragin ditu istripuak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, espero baino gehiago luzatu da kontua, eta, azkenean, 09:15ean zabaldu dute berriro errepidea.