Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nola lortu gure haziak tailerra eskainiko dute bihar Iraetako Baratze Parkean, 17:30ean hasita. Kutxa Ekogunearen egitasmoa ibiltaria da tailerra eta, besteak beste, hazitarako haziak nola hautatu, hazitara igotzen utzi, eta haziak nola gorde landuko dute arduradunek. Tailerra doakoa da, aipatutako ordurako bertaratzea besterik ez da behar.
Tailerrarekin batera, Furgobaratza zerbitzua ere Iraetako baratzeetan izango da ostiral arratsaldean.