Ekainberrin iazko udan baino ehuneko 24,09 bisitari gehiago izan dira aurten

Zestoako Hitza 2017ko irailaren 13a

Lili Jauregiko 'Lilitarren ohorea' antzeztutako bisitan 729 bisitarik parte hartu dute; 2016an baino %13,90 gehiagok.

Ekainberri. (Gipuzkoako Foru Aldundia) 2017ko udan, uztailean eta abuztuan, 5.803 bisitari izan dira Zestoako Sastarrain bailaran, Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzen. Lili Jauregiko Lilitarren ohorea antzeztutako bisitan 729 bisitarik parte hartu dute; 2016an baino %13,90 gehiagok. Ekainberrin, are handiagoa izan da igoera: guztira, 5.074 bisitari izan dira, iaz baino %24,09 gehiago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, "oso igoera garrantzitsuak" izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide