Zestoan Carrefour eta Coviran supermerkatuetan banatuko dituzte poltsa konpostagarriak

Urola Kostako Hitza 2017ko irailaren 11

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, aurrerantzean, Zestoan Carrefour eta Coviran supermerkatuetan hartu ahal izango dira poltsa konpostagarriak. Mankomunitateak joan zen astean adierazi zuen Hondakinen Informazio Bulegoan banatuko zituztela hondakin organikoentzako poltsak, La Huerta del Pais saltokia itxi egin zelako. Harrezkero, herriko bi supermerkatu lotu dituzte poltsak emateko. Esan dute gutxienez urtea amaitu bitartean behintzat egongo dela bi supermerkatuetan zerbitzua martxan.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide