Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak Urola Erdiko enpresen mapa egin du, eta industriari lotutako 282 lantegien informazioa eskegi dute
webgunean. Enpresa bakoitzaren datuak, lan jarduera, kokapena edota gaitasunak azaltzen dituzte. Udalerrika eta sektoreka sailkatu dituzte enpresak. Sektoreei dagokienez, ondorengo sailkapena egin dute: osagaiak, eraikuntza, industria, erdilanduak, kontsumoa eta zerbitzu industriala.