Zahagi-dantza eginez bukatu dituzte Amabirjin jaiak Zestoan. Atzo, igandea,
Umeen Eguna ospatu zuten eta iluntzean garai batean bezala, zahagi dantza eginez, amaitu zituzten festak. Dantza hori berreskuratzeko ideia Itxaropena dantza taldekoei sortu zitzaien, eta gero Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako Trikitixa Elkartea batu ziren asmora.
Erdikaletik hasi eta herriko hainbat tokitan dantzarako geldituz egin zuten kalejira zahagi-dantzan parte hartu zutenek.
[flickr_set id="72157686478722544"]