Umeen Eguna da gaur, igandea, Zestoako amabirjinetan. Zestoako dultzaineroen eta txistularien dianarekin hasi dute festa eguna herritarrek. Ondoren, 11:00etan, udalbatzarra egin dute haurrek, eta bertan festa eguneko ekitaldien berri eman dute. Udaletxetik irten eta kalejira egin du haurren Udalbatzak. Berriro udaletxera sartu eta bertako balkoitik txupinazoa bota dute eguerdian. Segidan, buruhandiekin jolasteko aukera izan dute plazan eta kaleetan bildutako haurrek. Lopene ganadutegiko poniekin eta zezen txikiekin jolasteko aukera ere izan dute. Gurasoekin bazkaria ere egin dute kiroldegiko arkupetan. Arratsaldean jarraituko du jaiak Zestoako txikienentzat.
Haurren ekintzen tartean, Nafar Zuzterrak taldekoek
Nafar ikurrari gorazarrea ekitaldia egin dute Laranjadi plazan. Bertan, dantza egiteaz gainera, abestu eta bertsotan ere egin dute.
Gaur bukatuko dira aurtengo amabirjinak Zestoan.
Arratsaldean, festei bukaera emateko zahagi dantza berreskuratuko dute. 20:00etan irtengo dute Erdikaletik dantzariek, txistulariek eta trikitilariek.
Gaur, irailak 10, igandea
17:00. Zumba Txiki, kultur etxe aurrean.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:30. Apar festa, frontoian.
Ondoren, Banda Erdikalean.
20:00. Garai batean festa amaieran dantzatzen zen zahagi-dantza berreskuratuko dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestoako Trikitixa Elkarteak.
21:00. Suakai elektriko, Laranjadi plazan. Biolin eta biolontxelo elektrikoak eta batukada uztartuta, edozein txokotan entzun daitezkeen kanta ezagunenak bertsionatuz. Adin guztietarako egokia den errepertorio anitza, erritmoa eta sorpresa ugari festei amaiera dibertigarria emateko.
[flickr_set id="72157688849947935"]