Paellak aterpean prestatu behar izan dituzte Zestoako amabirjinetan

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 9a, 15:01

Besteak beste, paella lehiaketa eta herri bazkaria dituzte gaur Zestoako festetan

Eguraldiagatik Zestoako amabirjinetako hainbat ekitaldi tokiz edo orduz aldatu behar izan dituzte. Gainera, gaur arratsaldean Urola ibaian jokatzekoa zen baltsa karrera bertan behera utzi dute antolatzaileek. Goizeko haurrentzako jolasak arratsaldera pasatu dituzte, beraz, 16:00etatik 21:00etara artean izango dira puzgarriak kiroldegiko aterpean eta paintball-laserra frontoian. Eguerdian hainbat kuadrilla bildu dira paellak prestatzeko kiroldegiko aterpean, eta  bazkaritarako mahaiak ere prestatu dituzte kiroldegiko frontoian. Euriagatik aterpea hartu behar izan dute, eta giro polita sortu da bertan Atsekabe txarangak alaituta. Gaur, irailak 9, larunbata 16:00. Zurrunka taldeak Iriberriko sorgina itzal antzerkia eskainiko du liburutegian. 16:00-21:00. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kiroldegiaren aurreko aterpean. 23:00. DJ Julius, Foru plazan. Irailak 10, igandea 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Haurren udalbatzarra. Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Idiakaitz Txistulari Taldeak lagunduta. 12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. 12:00. Meza Nagusia. 12:45. Nafar ikurrari gorazarrea Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin. 13:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat, dultzaineroek alaituta. 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. 17:00. Zumba Txiki, kultur etxe aurrean. 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz. 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 18:30. Apar festa, frontoian. Ondoren, Banda Erdikalean. Gero, garai batean festa amaieran dantzatzen zen zahagi-dantza berreskuratuko dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestoako Trikitixa Elkarteak. 21:00. Suakai elektriko, Laranjadi plazan. Biolin eta biolontxelo elektrikoak eta batukada uztartuta, edozein txokotan entzun daitezkeen kanta ezagunenak bertsionatuz. Adin guztietarako egokia den errepertorio anitza, erritmoa eta sorpresa ugari festei amaiera dibertigarria emateko. [flickr_set id="72157685765997251"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide