ARGAZKIAK eta BIDEOA: Ama Birjina egunean denentzako festa izan da Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko irailaren 8a

Zestoan festetako egun nagusia ospatzen ari dira gaur, Ama Birjina egunez. Goizean musika izan da nagusi, dultzaineroen eta txistularien dianarekin hasi eta Bandaren kontzertuarekin bukatu arte, tartean Bandak eta Idiakaitzeko txistulariek Goizeko izarra martxaren doinuekin egin duten kalejira ahaztu gabe. Arratsaldean jarraipena izan dute musika hitzorduek. Urtero legez, Erdikalea gainezka egon da aurtengo festetako lehen zezenketaren atariko kalejiraren hasieran, eta giroak goia jo du Bandak Amparito Roca pasodobleari ekin dioenean, beheko bideo laburrean ikusten den bezala. Bandaren atzetik, herritar batzuek Torturarik gabeko festen alde. Zezenketarik ez! lelodun pankarta eraman dute kalejiran. Eta pankarta beraren aurrean jo dute zezenketa garaian tren geltoki zaharraren ondoko aparkalekuan egin den kontzertuan parte hartu duten taldeek. Gurutzeaga frontoian, berriz, umeek 'olinpiada originalak' egin dituzte. Hamarna kideko lau taldetan banatuta, ederki pasatu parte-hartzaileek proba ezberdinetan, haiei so egon diren ikusleek bezala. Egitaraua Hona hemen, gaur gauetik hasi eta igande gauera arte, amabirjinek oraindik emateko dutena: 20:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin. 22:30. Pilota jaialdia: Dario – Tolosa / Ugalde – Erostarbe. Irribarria – Rezusta / Altuna – Zabaleta. 23:30. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin. Irailak 9, larunbata 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Meza. 11.30. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kultur etxe aurrean, 13:30ak arte. 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar. 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan. 16:00. Zurrunka taldeak Iriberriko sorgina itzal antzerkia eskainiko du liburutegian. 17.00. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kultur etxe aurrean, 20:00ak arte. 18:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian, Ustekabe txarangak alaituta. 23:00. DJ Julius, Foru plazan. Irailak 10, igandea 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Haurren udalbatzarra. Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Idiakaitz Txistulari Taldeak lagunduta. 12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. 12:00. Meza Nagusia. 12:45. Nafar ikurrari gorazarrea Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin. 13:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat, dultzaineroek alaituta. 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. 17:00. Zumba Txiki, kultur etxe aurrean. 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz. 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 18:30. Apar festa, frontoian. Ondoren, Banda Erdikalean. Gero, garai batean festa amaieran dantzatzen zen zahagi-dantza berreskuratuko dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestoako Trikitixa Elkarteak. 21:00. Suakai elektriko, Laranjadi plazan. Biolin eta biolontxelo elektrikoak eta batukada uztartuta, edozein txokotan entzun daitezkeen kanta ezagunenak bertsionatuz. Adin guztietarako egokia den errepertorio anitza, erritmoa eta sorpresa ugari festei amaiera dibertigarria emateko. Behean, gaur arratsaldean hartutako irudien bilduma: [flickr_set id="72157686321440024"] https://youtu.be/5Yv3FZNxM7Y

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide