Plaza leporaino beteta hasi dituzte amabirjinak Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko irailaren 7a

19:00etan bota dute Ama Birjin jaiei hasiera eman dien txupinazoa Zestoako Inperpretazio Eskolako kideek. Jende ugari bertaratu da, eta giro polita nagusitu da.

Hasi dira Zestoako amabirjinak. 19:00etan bota dute udaletxeko balkoitik festei hasiera eman dien txupinazoa, plaza leporaino beteta zela. Zestoako Interpretazio Eskolako kideek bota dute aurten suziria, lehen aldiz, herritarren botoen bidez erabakita. Horregatik, herritarren babesa eskertu dute antzerki eskolako kideek, eta kulturaren presentzia nabarmendu dute jaien hasieran. Behin txupinazoa botata, herriko bandarekin, buruhandiekin, txistulariekin eta abarrekin kalejira izan da. 21:00etan, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko herri afaria egingo dute plazan bertsolariekin, Kalera-kalera ekimenaren barruan. Horren ostean, gauerdian, Rodeo eta Willis Drummond taldeen kontzertuak izango dira, Laranjadi plazan. Igandera bitartean jarraituko du festak. Hona hemen egitaraua: Irailak 8, ostirala. Ama Birjin Eguna 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. Goizean zehar, itzal antzerkian erabiltzen diren txotxongiloak egiten ikasteko tailerrak, liburutegian. 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin. 12:00. Meza Nagusia, parrokiko abesbatzarekin. 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua. 17:00. Olinpiada originaletarako izen ematea eta taldeen osaketa, frontoian. 17:30. Olinpiada originalak (6 urtetik gorakoentzat) eta umeen gunea txikienentzat, frontoian. 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz. 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Alfonso Pablo Ortiz. Ordezkoa: Juan Sebastian Gomez. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean. 20:00. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin. 22:30. Pilota jaialdia: Dario – Tolosa / Ugalde – Erostarbe. Irribarria – Rezusta / Altuna – Zabaleta. 23:30. Tximeleta taldearen dantzaldia, Laranjadin. Irailak 9, larunbata 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Meza. 11.30. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kultur etxe aurrean, 13:30ak arte. 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar. 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasako da. Ondoren, herri bazkaria plazan. 16:00. Zurrunka taldeak Iriberriko sorgina itzal antzerkia eskainiko du liburutegian. 17.00. Puzgarriak, paintball-laser eta ludoteka, frontoian eta kultur etxe aurrean, 20:00ak arte. 18:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian, Ustekabe txarangak alaituta. 23:00. DJ Julius, Foru plazan. Irailak 10, igandea 09:00. Zestoako dultzaineroen diana. 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 11:00. Haurren udalbatzarra. Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Idiakaitz Txistulari Taldeak lagunduta. 12:00. Umeek txupinazoa botako dute udaletxetik. 12:00. Meza Nagusia. 12:45. Nafar ikurrari gorazarrea Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin. 13:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat, dultzaineroek alaituta. 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. 17:00. Zumba Txiki, kultur etxe aurrean. 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz. 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 18:30. Apar festa, frontoian. Ondoren, Banda Erdikalean. Gero, garai batean festa amaieran dantzatzen zen zahagi-dantza berreskuratuko dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestoako Trikitixa Elkarteak. 21:00. Suakai elektriko, Laranjadi plazan. Biolin eta biolontxelo elektrikoak eta batukada uztartuta, edozein txokotan entzun daitezkeen kanta ezagunenak bertsionatuz. Adin guztietarako egokia den errepertorio anitza, erritmoa eta sorpresa ugari festei amaiera dibertigarria emateko. Hona hemen txupinazoan hartutako irudiak: [flickr_set id="72157686266032714"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide