Zazpi bikotek hartu dute parte Zestoako VII. Trikitilari Gazteen Txapelketan. (Argazkia: Ainitze Agirrezabala)
Zestoan festa giroa nabaria da Amabirjin jaien atarian. Eguerditian, besteak beste, herriko edadetuak omendu dituzte, eta arratsaldean, berriz, Trikitilari Gazteen VII. Txapelketa jokatu dute. Zezenketak ikusteko jarri dituzten harmailak ez ezik, plazan jarri dituzten egurrezko aulkiak jendez bete dira, arratsaldeko 18:00etan hasi den ikuskizunaz gozatzeko asmoarekin jende andana bertaratu baita. Zazpi bikote lehiatu dira oholtza gainean, eta Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta zumarragarrak irabazi dute txapelketa, 115,5 puntu lortuta. Lehia estua izan da lehen bi postuetan sailkatu diren bikoteen artean, izan ere bigarren geratu diren Aitor Uzkudun errezildarrak eta Naiara Urresti getariarrak 115,25 puntu lortu baitituzte. Hirugarren postuan, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa hernaniarrak geratu dira, 111,25 punturekin. Zestoako trikitilari bikote onenaren saria, berriz, Leire Urangak eta Nerea Lopetegik jaso dute. Hemen arratsaldean Zestoan jokatu den trikitilari gazteen txapelketako argazki batzuk:
[flickr_set id="72157686060588674"]