Bihar hasiko dira
Zestoako festak, eta ospakizunen atarian, erasorik gabeko jaien aldeko aldarria egin du Josetxo Mendizabal alkateak. "Festak guztiontzat izanik, jakina da jaietan parte hartzen duen orok duela eskubidea berak hautatutako moduan ongi pasatzeko eta gozatzeko. Hala ere, agerikoa da zenbait pertsonentzat hori ez dela betetzen", azaldu du.
Errealitate horren aurrean, espero du "herritar guztien askatasuna, aniztasuna eta eskubideak" errespetatuak izango direla eta "ez direla onartuko uda honetan zehar inguruko zenbait herritan gertatu diren eraso larriak, ez eta ezkutuan gertatzen diren eta ohikoak diren horiek ere".
Horrekin batera, bihar 13:00etan Txoko Feministak deituta egingo den
elkarretaratzera agertzeko deia egin du, eta bertan zein herriko tabernetan
Ez beti da ez leloa duten txapak banatuko dituztela jakinarazi du. Zestoako EH Bilduk ere bat egin du deialdiarekin.