Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du aurrerantzean, Zestoan, Hondakinen Informazio Bulegotik jaso beharko dituztela poltsa konpostagarriak. Izan ere, orain arte La Huerta del Pais dendan ere banatzen zituzten poltsak, baina saltokia itxi egin da. Bulegoa asteartetik ostiralera bitartean egoten da irekita, 10:00etatik 14:30era. Bestalde, gogoratu dute Arroabeko bizilagunek Keixa frutadendatik jasotzen jarraitu dezaketela poltsak.