Zestoako parrokiako
organoa eraberritu dute aurten, eta hori ospatzeko, kontzertu berezia izango da igande honetan, irailak 3, Jose Luis Frantzesena azpeitiarraren eta Arantxa Sagartzazu zestoarraren eskutik. 12:00etan ohiko Meza Nagusia izango da parrokian, eta horren aurretik, 11:30 inguruan, bi pieza interpretatuko dituzte: Bachen
Tocatta eta Fuga Re txikian eta Vivaldiren eta Bachen
II. Kontzertua Re txikian. Mezaren ondoren, berriz, beste hiru pieza joko dituzte: Giazotoren eta Albinoniren
Adagio, Guridiren
Itsasoan gaiarekin jolasak eta egile beraren
Baserria (2.ekitaldia) eta
Preludioa.