Zestoako Bainuetxe aurreko geltokia egokitzeko lanak hasi dituzte

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 28a

Bainuetxe aurreko geltoki berria duela bederatzi hilabetetik dago eraikia, baina obrak amaitu ostean konturatu ziren geltokia ez zela autobusek maniobra egiteko egokia. Orain, berriro hasi dituzte lanak, eta horiek amaitzean, geltoki berrian gelditzen hasiko dira autobusak.

Zestoako Bainuetxe aurreko geltokia egokitzeko lanak hasi dituzte. (Ihintza Elustondo) Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamenduak Zestoako bi geltoki tokiz aldatu zituen urte honen hasieran: Gurutzeko geltokia hilerriaren ondora aldatu zuten, eta Bainuetxeko geltokia metro batzuk atzeratu zuten, lurpeko pasabidearen parean geldi zedin. Dena den, bi geltokiekin izan dira arazoak. Hilerri ondoko geltokiak ez zituen irisgarritasun neurriak betetzen, eta beste obra batzuk egin behar izan zituzten hura martxan jartzeko. Azkenean, maiatzaren 1ean egin zuten behin betiko geltoki aldaketa. Bainuetxe aurreko geltoki berria ere duela bederatzi hilabetetik dago eraikia, baina obrak amaitu ostean konturatu ziren geltokia ez zela autobusek maniobra egiteko egokia, ez zegoela nahikoa leku. Horregatik, geltoki berria egina dagoen arren, geltoki zaharrean gelditzen dira egun autobusak. Dena den, joan den ostegunean hasi zituzten geltokia egokitzeko lanak, eta horiek bukatzean, geltoki berrian gelditzen hasiko dira autobusak, lurpeko pasabidearen ondoan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide