Etxeberria eta Pardo nagusi, Zestoan jokatu duten desafioan

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 27a

Gaur, igandea, eguerdian, sega desafioa izan da Zestoako Lau Iturriko zelaian. Jokin Etxeberriak eta Iban Pardok Julen Gabirondoren eta Jexux Mari Ormaetxea Urkiren aurka neurtu dituzte indarrak. Txanda librean aritu dira eta bikote bakoitzak bederatzi lur-sail moztu ditu 60 minutuan. Lehia oso-oso parekatua izan da. Hasieran, Etxeberriak eta Pardok segundo batzuen aldea atera diete Gabirondori eta Urkiri, eta baina lehia parekatzea lortu dute. Bukaeran Pardo eta Etxeberria nagusitu dira. Saioa bukatzean, irabazleei oroigarri bana eman die Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak. Iban Pardo zestoarra da, eta etxean jokatu du erronka. Honako lotura honetan irakur daiteke duela aste batzuk segalariari egindako elkarrizketa. Hona hemen, gaurko erronkako irudi batzuk: Argazki gehiago ikusteko egin klik honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide