Iñigo Olabegogeaskoetxea abadiñarrak irabazi du Zestoako X. Slaloma

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 27a

Atzo arratsaldean egin zuten Zestoan X. Slaloma, estazioko industriagunean. Orotara, hamaika lagunek parte hartu zuten proban, eta Iñigo Olabegogeaskoetxea abadiñarra izan zen azkarrena, 02:52:56 denbora eginda. Parte-hartzaileek erlojupeko bi txanda egin zituzten, eta partaide bakoitzak bi txanda horietan egindako denbora onena hartu zuten antolatzaileek kontutan sailkapenerako. Irabazlea baino 15 bat segundo gehiago behar izan zituen bigarren sailkatuak, Aritz Aznarrek, eslalom zirkuitua egiteko; izan ere, 03:07:42 denbora egin zuen. Hirugarren, berriz, Alberto Elorduy sailkatu zen (03:17:58). Eskualdeko lehen sailkatua Jagoba Otaegi aizarnarra izan zen. Bosgarren postuan sailkatu zen, 03:21:66 denborarekin. Honako hau izan zen probaren sailkapena: 1.- Iñigo Olabegogeaskoetxea (02:52:56) 2.- Aritz Aznar (03:07:42) 3.- Alberto Elorduy (03:17:58) 4.- Lander Urkijo (03:18:00) 5.- Jagoba Otaegi (03:21:66) 6.- Gorka Otxoa (03:23:77) 7.- Ander Goikoetxea (03:29:41) 8.- Jon Garcia (03:53:97) 9.- Ion Otaño (03:59:05) 10.- Jerai Goiri (04:14:87) 11.- Ion Albizuri (03:57:20) Ikusi probako argazki bilduma Danbolin.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide