Eman daiteke izena irailaren 17an egingo duten Akoako Bira lasterketan

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 24a

Zestoako Akoa auzoan izango da 7,8 kilometroko lasterketa, eta dagoeneko eman daiteke probarako izena www.herrikrossa.eus webgunean.

Iazko Akoako Birako irudia. Irailaren 17an, igandez, jokatuko dute Akoako Biraren 12. edizioa. Zestoako Akoa auzoan izango da 7,8 kilometroko lasterketa, eta dagoeneko eman daiteke probarako izena www.herrikrossa.eus webgunean. Bost euro ordaindu behar da izen-ematea, baina lasterketaren egunean, dortsala hartzerakoan, dirua itzuli egingo diote parte-hartzaile bakoitzari. Lehen bost postuetan helmugaratzen direnek saria jasoko dute, eta, gainera, bertako hainbat produktu zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean. Gainera, lasterkari guztiei elastiko bana oparituko diete, eta hamaiketakoa ere egin ahal izango dute horiek. Proba nagusiaren ostean, haurren lasterketa egingo dute. 300 metroko ibilbidea da, eta 6-12 urte bitartekoek parte har dezakete. Aurtengoa lasterketa hori egiten duten hirugarren aldia izango da. Korrikalariek beren lanak amaitutakoan, asto karreraren txanda izango da. Iaz Igon Manzisidor debarrak eta Maite Etxezarreta azpeitiarrak irabazi zuten Akoako Bira lasterketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide