Amabirjin festetako paella-jana antolatzeko bilera izango da gaur

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 23a

Kuadrillen egunean egingo duten paella-janaz hitz egingo dute 19:00etan hasita, Kultur Etxean. Kuadrilla bakoitzeko ordezkari batek bertaratu beharko du, eta kide kopurua zehazteaz gain, lagun taldeko pertsona bakoitzeko bost euro ordaindu beharko du.

Gaur, asteazkena, Amabirjin jaietako Kuadrillen eguneko paella-jana antolatzeko bilera izango da 19:00etan, Kultur Etxean. Kuadrilla bakoitzeko ordezkari batek bertaratu beharko du gutxienez, eta hark esan beharko du bilkuran bazkarian zenbat lagun izango diren. Gainera, lagun taldeko kideko bost euro ordaindu beharko du ordezkari horrek gaurko bilkuran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide