Amabirjin jaietako zezenketetarako harmaila muntatzen ari dira Zestoan. (Mailo Oiarzabal)
Atzo hasi ziren udal langileak Zestoako Amabirjin jaietan izango diren zezenketetarako harmailak muntatzen, eta udalak jakinarazi duenez, egun batzuetan ariko dira egitura osoa jartzen. Aurtengo festetan, irailaren 8an eta 10ean izango dira zekorketak, eta dagoeneko hasi dira itxitura egokitzen.
Gainera, aurtengo harmailaren eta itxituraren zati bat berria izango da; izan ere, udalak egitura berria erosi du, zaharrak ez dituelako irisgarritasun eta segurtasun baldintzak betetzen. 2016ko udal aurrekontuetan sartu zuten egitura berriaren zenbatekoa, eta han ikus daitekeenez, 120.000 euro ordaindu du azpiegitura udalak. Joan zen apirilean egin zituzten i
txitura berriarekin probak plazan.