Sega desafioa egingo dute hilaren 27an Zestoan

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 18a

Jexux Mari Ormaetxea 'Urki'-k eta Julen Gabirondok Jokin Etxeberriaren eta Iban Pardoren aurka jokatuko dute erronka. 12:00etan hasiko da proba Lau Iturriko belardian. Bost euro ordaindu beharko da sarrera.

Julen Gabirondok eta Jexux Mari Ormaetxea Urkik  Jokin Etxeberriaren eta Iban Pardoren aurka sega desafioa jokatuko dute datorren hilaren 27an, igandez, Zestoan. 12:00etan hasiko da erronka Lau Iturriko belardian, eta 60 minutuko proba egingo dute txanda librean. Sarrera bost euro ordaindu beharko da. Iban Pardo zestoarra da, eta etxean jokatuko du erronka. Honako lotura honetan irakur daiteke duela aste batzuk segalariari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide