Oiartzungo nesken taldea denboraldi-aurreko entrenamendu batean. (Oiartzun KE)
Joan zen denboraldian ez zuen mailari eusterik lortu Oiartzungo emakumeen lehen taldeak. Hain zuzen ere, Emakumeen Lehen Mailatik Bigarren Mailara jaitsi ziren neskak denboraldiaren bukaeran. Iazko sasoian talde horretan aritu ziren Ainara Manterola (Orio, 1995), Marina Agoues (Zarautz, 1992) eta Eguzkiñe Peña (Azpeitia, 1992), eta hirurek Oiartzun Kirol Elkartean segituko dute hastear den denboraldian.
Horiez gain, eskualdeko beste jokalari batzuk ere batu dira Oiartzungo emakumeen taldera, hala nola Leire Manterola oriotarra eta Monik Valor zestoarra.
Dagoeneko hasi dute denboraldi-aurrea, eta datozen asteetan hasiko dute denboraldia.