https://www.youtube.com/watch?v=bs7C4B2hs54
Zestoa futbol klubeko gizonen lehen bi taldeak hasi dira dagoeneko denboraldi-aurrea prestatzen. Kastilla eta Preferente Mailako futbol taldeak martxan dira dagoeneko, eta horren erakusle da joan zen zapatuan Mutrikuren kontra jokatutako partida.
Danbolin.eus Zestoa futbol taldeko entrenatzaileekin aritu da hizketan, hau da Kepa Larrañaga zestoarrarekin eta Aitor Eizagirre azpeitiarrarekin. Horiek datorren denboraldirako dituzten asmoei buruz hitz egin dute.