Bi zekorketa izango dira aurtengo Zestoako Amabirjin jaietan

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 15a

Irailaren 8an eta 10ean izango dira bi zekorketak. Adolfo Rodriguez ganadutegiko zezenekin ariko dira Juan Sebastian Cano eta Christian Canano.

Datorren irailean Zestoan ospatuko dituzten Amabirjin jaietan bi zekorketa izango dira. Dagoeneko jakinarazi dituzte herriko plazan muntatuko duten zezen plazan ariko diren toreatzaileen eta ganadutegien izenak. Lehen zekorketa irailaren 8an, ostiralez, izango da, 18:00etan hasita. Oropesako (Toledo, Espainia) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenak izango dira plazan, eta Alfonso Ortiz ariko da toreatzen. Ordezkoa, berriz, Juan Sebastian Gomez izango da. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute zekorketarako sarrera, eta 8 euro gaztetxoek. Bigarren zekorketa irailaren 10ean, igandea, izango da 18:00etatik aurrera. Oropesako Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko zezenekin ariko da toreatzaile lanetan Christian Canano. Ordezkoa, berriz, El Orteguita izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide