Irudietan: Umeen Eguna ari dira ospatzen Aizarnan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 13a

Aizarnan jaietan bete-betean dira. Amabirjinak ari dira ospatzen Zestoako auzoan, eta gaur Umeen Eguna dute. Haiei zuzendutako hamaika ekintza ari dira egiten goizetik. Txupinazo koloretsuarekin hasi dute eguna, eta ondoren buruhandiekin aritu dira jolasean. Beste hainbat jolas ere egin dute eguerdira bitartean, eta indarrak hartzeko, bazkaria egin dute gero. Atzo hasi ziren Aizarnako amabirjinak, oilasko biltzearekin, eta hilaren 15ean, Amabirjin Egunean, bukatuko dituzte festak. Ikusi hemen egitarau osoa. [flickr_set id="72157687449574366"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide