Autobus zerbitzu bereziak prestatu dituzte Donostiako Aste Nagusirako

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 11

Donostiako Aste Nagusia dela eta, Azkoitia eta Donostia lotzen dituen UK01 linean gaurko autobus zerbitzu berezia prestatu dute bihartik hilaren 19ra bitartean. Hala, Donostiara joateko, 23:45ean aterako da autobusa Azkoititik, eta ohiko geldialdirak egingo ditu Loiolan, Azpeitian, Zestoan eta Iraetan. Itzultzeko autobusa, berriz, 01:05ean izango da Donostian. Horrez gain, Lurraldebusek jakinarazi duenez, UK01 lineako hainbat ordutan aldatu egingo dute Donostiako geralekua, eta Askatasunaren Etorbidean izan beharrean, Zubieta kaleko 22 zenbakian hartu beharko dute autobusa. Honako orduetako autobusei eragingo die aldaketak: abuztuak 12, 14, 16, 17, 18 eta 19an, 22:05, 23:05 eta 00:05ekoak; eta abuztuak 13an eta 15ean, 22:05ekoak eta 00:05ekoak. Gaueko autobus zerbitzu bereziak ere Zubieta kalean geratuko dira. Gainerako orduek, berriz, ohiko geltokia izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide