Gaur da Zestoako txupinazoa nork botako duen bozkatzeko azken eguna

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 11

Zestoako Udalaren webgunean bozkatu daiteke. (Hitza) Zestoako Amabirjin jaietako txupina nork botako duen bozkatzeko azken eguna izango dute gaur herritarrek. Zestoa.eus udalaren webgunean daude hamar hautagaiak, eta haien artean aukeratu daiteke, puntuazio bidez. Hauek dira hautagaiak:
  • Trikiti elkarte berria.
  • Iñaki Azkune Mendia historialaria.
  • Ikurrinaren aldekoak.
  • Aitor Salegi (Gazte Hitzak ipuin eta kontakizun lehiaketaren irabazlea).
  • Interpretazio eskola, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan irabazitako sariagatik.
  • Erralla bertso eskola.
  • Auzolanean ibilitako herritarrak (Santa Engraziako ermita eta erlojua zaharberritzen; Lauiturrietako garbilekua berritzen; ibai eta bide bazterrak garbitzen… ibilitakoak).
  • Julian Serrano organo-jotzailea.
  • Itxaropena dantza taldea.
  • Jon Alberdi lasterkaria.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide