Zahagi-dantza berreskuratuko dute Zestoako amabijirnetan

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 10a

Zestoako festetan 1940ko hamarkadara arte egin ohi zen zahagi-dantza. (Danbolin) Zestoako Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestoako trikitixa elkarteak azken hamarkadetan galduta egon den ohitura bat berreskuratuko dute datozen amabirjinetan: Zahagi-dantza. Zestoako Danbolinzulo aldizkarian jaso dutenez, 1920-40 hamarkada artean festen amaieran egin ohi zen dantza hori. Beste zenbat herritan oraindik egiten badute ere, Zestoan galdu egin zen dantza hori egiteko ohitura. Zahagi-dantza berreskuratzeko asmotan, aurten saiakera bat egingo dute hiru taldeek. Irailaren 10ean, zahagi-dantzariak eta musikariak 20:00ak inguruan udaletxe azpitik aterako dira, eta herrian zehar geldialdiak egingo dituzte dantza egiteko. Azkenik, plazan eskainiko dute emanaldia. Antolatzaileek 14 urtetik gorako herritarrak egitasmoan parte hartzera gonbidatu dituzte, eta hainbat entsegu egingo dituzte irailaren 10a baino lehen; abuztuaren 29an eta irailaren 5ean elkartuko dira dantza ikasteko, 19:30eak. Interesa duenak abuztuaren 22a baino lehen eman dezake izena, 679 87 13 22 telefonora idatzita edo deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide