Iban Pardok hirugarren egin du Euskal Herriko Sega Txapelketan

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 7a

Pardo, atzoko saioan. (Tolosaldeko Ataria) Euskal Herriko Sega Txapelketaren finala jokatu zuten atzo (igandea) eguerdian, Asteasun (Gipuzkoa), eta Iban Pardo zestoarrak hirugarren postuan amaitu zuen txapelketa. Ordubeteko lanak egin zituzten segalariek, eta Julen Gabirondok ebaki zuen belar kilo gehien; 3.761 kilo, hain zuzen ere. Hark jaso zuen, beraz, Euskal Herriko txapela. Bigarren postuan geratu zen Jokin Etxeberria, Gabirondok baino 82 kilo gutxiago moztuta. Pardok, berriz, 3.479 kilo ebaki zituen. Haren atzetik, laugarren postuan geratu zen Jesus Mari Ormaetxea, 3.360 kilorekin. Aian jokatutako finalaurrekoan lortu zuen finalerako txartela Pardok. Uztailaren 9an, berriz, Gipuzkoako Sega Txapelketa izan zen Asteasun, eta han hirugarren egin zuen zestoarrak. Final hura jokatu eta egun gutxira elkarrizketa egin zion UROLA KOSTAKO HITZAk segalariari, eta honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide