Grises eta Drumkopters taldeek Glad is the Day jaialdian hartuko dute parte

Zestoako Hitza 2017ko abuztuaren 5a

Grises taldea .(Grises) Donostiako Le Bukowki eta Dabadaba aretoek Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatuta, Glad is the Day jaialdia egingo dute bihar (igandea) hirugarren urtez, Donostiako Kristina Enea parkean. Hainbat musika kontzertu eta dj emanaldi izango dira egunean zehar, eta, besteak beste, Zestoako Grises eta Zarauzko Drumkopters taldeak ariko dira zuzenean. 13:40an hasiko da zarauztarren kontzertua, eta 15:30ean Grisesena. Hemen ikus daiteke informazio osoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide