Iban Pardo. (Danbolin.eus)
Euskal Herriko Sega Txapelketaren finala izango da igandean, Asteasun (Gipuzkoa), 12:00etan hasita, eta Iban Pardo (Zestoa, 1981) izango da finalean ariko den segalarietako bat. Julen Gabirondo
Izeta, Jesus Mari Ormaetxea
Urki eta Jokin Etxeberriarekin neurtuko ditu indarrak zestoarrak. Ordubetean egingo dituzte lanak segalariek, eta belar kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du Euskal Herriko txapela.
Aian jokatutako finalaurrekoan lortu zuen
finalerako txartela Pardok. Uztailaren 9an, berriz, Gipuzkoako Sega Txapelketa izan zen Asteasun, eta han hirugarren egin zuen zestoarrak. Final hura jokatu eta egun gutxira elkarrizketa egin zion UROLA KOSTAKO HITZAk segalariari, eta
honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osoa.