Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Guipuzcoanak jakinarazi duenez, datozen egunetan UK01 (Azkoitia-Donostia) eta UK06 (Zumaia-Zumarraga) autobus lineak ez dira igaroko Iraetako geltokitik. Errepidean egiten ari diren lanak direla eta, ez da bi linea horien zerbitzurik izango Zestoako auzoan. Lanak amaitutakoan hasiko da berriro autobusa Iraetan gelditzen.