Dozenaka lagunek egin zuten elkarretaratzea atzo. (Danbolin.eus)
20 urte preso zeramatzan Kepa Del Hoyo presoa Badajozeko espetxean hil zen astelehenean. Galdakaokoa (Bizkaia) zen Del Hoyo, eta bihotzekoak jota hil zen presoa. Haren heriotza salatzeko manifestazioa eta elkarretaratzea egin zuten atzo dozenaka lagunek Zestoan.
Gainera, larunbatean Galdakaon manifestazioa egingo dute, eta Zestoako gurutzetik 16:00etan aterako dira autoak.