Hamazazpi lagunek parte hartu dute Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan

Urola Kostako Hitza 2017ko uztailaren 28a

Diplomak jaso dituzte dagoeneko parte-hartzaile guztiek, eta, orain, praktikak egiteko aukera izango dute. Txertatu Merkatuan oinarrizko ikasketak dituzten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua da horiei lan munduan txertatzen eta gizarteratzen laguntzea.

Programan parte hartu duten lagunak eta Iraurgi Berritzeneko nahiz udaletako ordezkariak. (Azkoitiko Udala) Diploma bana jaso dute Iraurgi Berritzenek koordinatutako Txertatu Merkatuan programaren bigarren edizioan parte hartu duten hamazazpi lagunek. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak, Agustin Lizarralde Azpeitiko Udaleko zinegotziak eta Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak banatu dizkiete diplomak, eta han izan da Iraurgi Berritzeneko zuzendari Begoña Beobide ere. Txertatu Merkatuan oinarrizko ikasketak dituzten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua da horiei lan munduan txertatzen eta gizarteratzen laguntzea. Ikastaroaren lehen fasean beren trebetasunak identifikatzen lagundu diete parte-hartzaileei, eta, bigarrenean, 60 orduko sukaldaritza ikastaroa egin dute Azkoitiko Elkargunean. Orain praktikak egiteko aukera dute parte-hartzaile guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide