Iban Pardo segalari zestoarra. (Danbolin)
Igande eguerdian jokatu zituzten Euskal Herriko Sega Txapelketako finalerdiak Aian. Guztira, bederatzi segalarik parte hartu zuten finalerdietako bi saioetan, eta txanda bakoitzeko lehen bi sailkatuek eskuratu zuten finalerako txartela. Bederatzi segalarien artean Iban Pardo zestoarrak bildu zuen belar kilo gehien, 1.480,5 kilo, hain zuzen ere. Duela gutxi, Gipuzkoako Txapelketako finalean gertu izan zuen txapela Pardok.
Aiako finalerdietan 30 minutuko saioa egin zuten segalariek, baina finalean ordubeteko saioa egingo dute, eta kilo gehien batzen duena izango da 2017ko Euskal Herriko txapelduna. Euskal Herriko Sega Txapelketako finala abuztuaren 6an jokatuko dute, Asteasun (Gipuzkoa).
Honako marka hauek egin zituzten finalera sailkatu ziren segalariek:
- Iban Pardo 1.480,5 kilo
- Jokin Etxeberria 1.434 kilo
- Julen Gabirondo 1.331 kilo
- Jesus Mari Ormaetxea 1.305,5 kilo
UROLA KOSTAKO HITZAk Pardori egindako elkarrizketa irakur daiteke
hemen.