Haurrentzako eta gaztetxoentzako Puxka Muska Zirkusekin zirko eskola txikia izan dute frontoian (Argazkia: Ainitze Agirrezabala)
Atzo hasi zituzten Santio eta Santana festak Zestoako Arroagoia auzoan, eguerdian bota zuten txupinazoarekin. Atzo, besteak beste, bizikleta proba egin zuten Igarategira, eta, ondoren, mozorro poteoa, herri bazkaria eta karaokea izan zituzten. Arratsaldean, berriz, apar festa eta herritarren arteko kirolak izan zituzten. Gaur, Santio bezpera, haurrentzako eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkusekin zirko eskola txikia izan dute frontoian.
Atzo hasita, guztira, lau eguneko festak ari dira ospatzen Arroagoian, eta hona hemen gaur arratsaldeko eta gainontzeko egunetako egitaraua:
- UZTAILAK 24, ASTELEHENA. SANTIO BEZPERA
– 18:30: Asto probak: Unai Gijarroren eta Pello Etxaberen astoak.
– Jarraian, bertsolariekin trikipoteoa.
– 21:00: Herri afaria: Joxe Ramon
Akulu eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
– 23:30: Erromeria goizaldera arte Izer eta Alabier taldeak alaiturik.
– 03:00: Dj Olaberriren emanaldia.
– 06:00: Txokolatada eta gaupaseroen argazkia.
- UZTAILAK 25, ASTEARTEA. SANTIO EGUNA.
– 10:00: Meza.
– 11:00: Patata-tortila lehiaketa (tortila 10:30etarako Herri-etxe elkartera eraman beharko da).
– 11:30: Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokalariak
– Jarraian, Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartzaundi, Etxeberri, Zelaikoa, Azkaetaerrota eta Haritza. (Herritarrei baserritar jantziarekin ateratzea eskatzen zaie).
– 12:00: Esku pilota finalak: Binaka Emakumezkoak: Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Maialen Ganzarain eta Eneritz Arrietaren aurka. Gizonezkoak: Odriozola eta Gurrutxaga, Olaizola eta Salegiren aurka.
– 16:00: Josu Arrietaren omenez, Parapente txapelketa
– 18:30:
Karmelo Matrakaren omenez Herri kirol saioa: Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Joseba Ostolaza, Idoia Etxeberria eta Mikelaren aurka. Aizkolariak: Ruben Saralegi eta Eneko Saralegi zutikako enborrak 5 metrotara eta horizontalean mozten.
– 22:45: Erokomeri taldearekin erromeria. Jarraian, Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.
- UZTAILAK 26, ASTEAZKENA. SANTA ANA EGUNA.
– 11:00: Meza Nagusia.
– Ondoren, Itxaropena dantza taldea.
– Jarraian, adinekoentzako hamaiketakoa, Herri-etxe elkartean. Tartean bingoan jokatzeko aukera izango da.
– 16:30: Ume jolasak (izen-ematea 16:00etan) eta txokolatada, plazan.
– 18:30: Gorriti eta bere abereak.
– 22:00: Arroako jaietako argazki proiekzioa 2011/12, eliza atarian.
– 22:30: Erromeria Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, gaueko hamabietan, otarraren zozketa eta II. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa.
Hona hemen atzo eta gaur hartutako irudiak:
(Argazkiak: Arroagoiko Festa Batzordea eta Urola Kostako Hitza)
[flickr_set id="72157684012800673"]