Zestoako Bombas Azkue enpresaren lantegi berria inauguratu dute

Zestoako Hitza 2017ko uzt. 21a, 15:40

Gaur goizean inauguratu dute lantegi berria, enpresako arduradunak eta ordezkari politikoak bertan zirela. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Zestoako Bombas Azkue enpresaren lantegi berria inauguratu dute gaur goizean, hainbat ordezkari politiko bertan zirela. Besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria joan da ekitaldira. "Garai zail hauetan inbertitzea erabaki duzue, eta konfiantza sustatzen du erabaki horrek. Industriaren aldeko inbertsioek konfiantza ekartzen dute, eta hori da egun behar duguna. Eusko Jaurlaritzak enpresetan sinesten du, eta enpresak laguntzen jarraituko dugu", esanez zuzendu zaie Urkullu Bombas Azkueko ordezkariei.

Fabrika berriaren inaugurazioan izan dira honako ordezkari politiko hauek ere: Arantxa Tapia  Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatua eta Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide