Arroa Goiko Santio-Santa Ana jaietako V. Trikiti Txapelketa, iaz. (Nerea Uranga)
Zestoako Arroagoian auzoko festa nagusiak ospatuko dituzte igandetik aurrera. Festa Batzordeak prest du dagoeneko Santio eta Santana festetarako egitaraua, eta lau egunetako askotariko ospakizunak izango dituzte herritarrek.
- 11:30: Txupinazoa.
- 12:00: Bizikleta Proba. Igarategi Igoera.
- Ondoren, Mozorro poteoa, eta jarraian herri bazkaria.
- 16:30: Karaokea.
- 17:30: Apar festa.
- 19:30: Herritarren arteko kirolak, frontoian. (Txinga, trontza, soka- tira…)
- 23:00: Erromeria Kupela taldearekin.
- Jarraian, DJ Pajaritoren emanaldia, goizaldera arte.
- UZTAILAK 24, ASTELEHENA. SANTIO BEZPERA
- 12:00: Haur eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkusekin zirko eskola txikia frontoian.
- 18:30: Asto porbak: Unai Gijarroren eta Pello Etxaberen astoak.
- Jarraian, bertsolariekin trikipoteoa.
- 21:00: Herri afaria: Joxe Ramon
Akulu eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik.
- 23:30: Erromeria goizaldera arte Izer eta Alabier taldeak alaiturik.
- 03:00: Dj Olaberriren emanaldia.
- 06:00: Txokolatada eta gaupaseroenargazkia.
- UZTAILAK 25, ASTEARTEA. SANTIO EGUNA.
- 10:00: Meza.
- 11:00: Patata-tortila lehiaketa (tortila 10:30etarako Herri-etxe elkartera eraman beharko da).
- 11:30: Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokalariak
- Jarraian, Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartzaundi, Etxeberri, Zelaikoa, Azkaetaerrota eta Haritza. (Herritarrei baserritar jantziarekin ateratzea eskatzen zaie).
- 12:00: Esku pilota finalak: Binaka Emakumezkoak: Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Maialen Ganzarain eta Eneritz Arrietaren aurka. Gizonezkoak: Odriozola eta Gurrutxaga, Olaizola eta Salegiren aurka.
- 16:00: Josu Arrietaren omenez, Parapente txapelketa
- 18:30:
Karmelo Matrakaren omenez Herri kirol saioa: Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Joseba Ostolaza, Idoia Etxeberria eta Mikelaren aurka. Aizkolariak: Ruben Saralegi eta Eneko Saralegi zutikako enborrak 5 metrotara eta horizontalean mozten.
- 22:45: Erokomeri taldearekin erromeria. Jarraian, Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.
- UZTAILAK 26, ASTEAZKENA. SANTA ANA EGUNA.
- 11:00: Meza Nagusia.
- Ondoren, Itxaropena dantza taldea.
- Jarraian, adinekoentzako hamaiketakoa, Herri-etxe elkartean. Tartean bingoan jokatzeko aukera izango da.
- 16:30: Ume jolasak (izen-ematea 16:00etan) eta txokolatada, plazan.
- 18:30: Gorriti eta bere abereak.
- 22:00: Arroako jaietako argazki proiekzioa 2011/12, eliza atarian.
- 22:30: Erromeria Irati eta Amets trikitilariekin. Tartean, gaueko hamabietan, otarraren zozketa eta II. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa.