Iruña-Veleiara txangoa antolatu dute Agirok eta Nabarraldek larunbaterako

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 19a

Zestoako kiroldegian eman daiteke irteerarako izena. 09:30ean aterako da autobusa Zestoako Gurutzetik, eta 11:00etan bisita gidatua egingo dute Juan Mari Elexpuruk gidatuta. Arratsaldean Gamarrako pistinara joango dira, eta 19:00etan izango da itzulerako autobusa.

Zestoako Agiro mendi klubak eta Nabarraldek Iruña-Veleiara (Araba) txangoa antolatu dute. Zapatuan egingo dute ibilaldia, eta 09:30ean aterako da autobusa Gurutzetik. 11:00etan hasiko da bisita gidatua, eta Juan Mari Elexpuruk gidatuko du. Bazkaria norberak eraman beharko du, eta Gamarrako igerilekuan pasatuko dute arratsaldea. 19:00etan izango da itzulerako autobusa. Zestoako kiroldegian eman daiteke irteerarako izena.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide