Pala Txapelketako lau sailkatuak eta antolatzaileak. (Danbolin.eus)
Ostiral arratsaldean jokatu zuten Zestoako Pala Txapelketaren finala Iñaki Arizagak eta Jokin Aranbarrik. Gurutzeaga pilotalekuan izan zen norgehiagoka, eta 25 eta 20 nagusitu zen Arizaga. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia, berriz, Jon Lazkanok eta Igor Eizagirre
Kixkurrak jokatu zuten, eta 25 eta 21 irabazi zuen partida Kixkurrak.