ARGAZKI BILDUMA eta BIDEOA: Karmen jaiak ari dira ospatzen Arroabean

Zestoako Hitza 2017ko uztailaren 15a

Gaur Kuadrillen Eguna ospatuko dute, eta bihar bukatuko dira festak Karmen Egunarekin. Izango da zer egin eta zer goza datozen orduetan auzoan.

Haurrek hainbat jolas egin zuten atzo goizean. (Arroabeko festa batzordea) Jubilatuen egunarekin hasi zituzten herengun Karmen jaiak Arroabean. 12:00etan hasi zuten festetako egitaraua, mezarekin. Ondoren, jubilatuek pala partidak jokatu zituzten, eta ondoren bazkaria egin zuten. Araitzek eta Garazik trikiti hotsez alaitu zuten giroa. Arratsaldean Karmen jaietako pala txapelketaren finalak jokatu zituzten Salegik eta Artetxek eta Lozanok eta Leonek. Aise irabazi zuten finala Salegik eta Artetxek; izan ere, 22 eta 6 nagusitu ziren. Ondoren, garagardo dastaketa eta tortilla lehiaketa egin zuten. Gauean, berriz, bertsolari gazteek saioa eskaini zuten frontoian. Hain zuzen ere, Eneritz Artetxe azkoitiarra, Oihana Labiano azpeitiarra, Danel Olano getariarra, Eñaut Martikorena hernaniarra, Gemma Urteaga beasaindarra eta Amaia Iturriotz urretxuarra aritu ziren kantuan. Atzo, berriz, umeen eguna ospatu zuten. Goizean jolasak egin zituzten, eta bazkaria ondoren. Arratsaldean, berriz, puzgarriez, apar festaz eta txokolatadaz gozatu ahal izan zuten auzoko txikienek. Arratsaldean emakumeen pilota partidak izan ziren frontoian, eta poteoa egin zuten segidan, batukada herrikoiarekin. 21:00etan herri afaria izan zen, eta ondoren Rodeoren kontzertua. Gauerdian igo zuten bandera, batukadak eta sirenak lagunduta. Goizaldera arte Ezten Giroren erromeriak alaitu du giroa. Atzo gauerdian Arroako bizilagunen batukadaren lagutzarekin igo zuten ikurriña. Hona hemen, bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=V-tHa671f5s Gaur, larunbatez, berriz, Koadrilen Eguna ospatuko dute, eta bihar bukatuko dira festak, Karmen Egunarekin. Hona hemen, atzoko irudi bilduma: [flickr_set id="72157683554933403"] Hona hemen, gaurko eta biharko egitaraua: Uztailak 15, larunbata. Koadrilen Eguna.  10:30: Sukaldaritza lehiaketa. Patatak errioxar erara. 14:30: Koadrilen bazkaria. Arratsaldean, koadrilen arteko jolasak zezenekin. 22:00. Liher, Skakeitan eta Dj Bull. Uztailak 16, igandea. Karmen Eguna.  06:00. Baratxuri zopa eta gaupaseroen karroza. Gero, Idiakaitz txistulari taldea. 12:00. Meza. Ondoren, Zestoako dantzariak eta zezenak. 18:00. IX. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo eta ardo dastaketa. 22:00. Silvio eta Rodriguez. 00:00. Ikurrinaren jaitsiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide